Asteazkenean eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean, Gaztetxoak mailako xareko 22-23 Iparraldeko Ligari. Ametsa Pilota Elkarteko 3 bikoen arteko hiru partida jokatu ziren Ametsa trinketean. Lehen partidan, Haritz Murua- Ander Calonge bikoak 25-23 irabazi zuen Unai Gibelalde - Oier Garmendia bikoaren kontra. Partida guztian aurretik ibili ziren Haritz eta Ander, baina azkenean estu hartu zituzten Unaik eta Oierrek.
Bigarren partidan, lehen partidako irabazleek -Haritzek eta Anderrek-, Ekhi Gibelalde eta Adur Muruaren kontra jokatu zuten. Oraingoan, Ekhi eta Adur, Harirz eta Ander baino gehiago izan ziren, eta partida lehiatu bat jokatu ostean, 25-20 irabazi zieten . Eta jardunaldiko hirugarren eta azken partidan, 2. partidako irabazleek -Ekhik eta Adurrek- , lehen partidako galtzaile izan ziren Unai eta Oierren kontra jokatu zuten, eta azken hauek, 25-19 izan ziren irabazle.
Hortaz, bikote bakoitzak, partida bat irabazi eta beste bat galduta, kontent joan ziren pilotai denak etxera.
Igande goizean, 2. jardunaldia jokatuko dute Ametsako 3 bikoek Urruñako Trinketean.
Comments