top of page

Gaztetxoen Xare Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia, Iruran.


Lehen partida,  larunbatean(16:00etan) Oier Garmendia -Ander Calonge bikoak  Urruñarrak taldeko Irastorza- Turc  bikoaren kontra jokatuko du. Oierrek eta Anderrek  ez dute ezer jokoan, galduta ere, euren multzoko lehen postua ziurtatua dutelako, baina  ligaxka  garaipen batekin  bukatzea beti da ona.  Ondorioz, final-laurdenetara zuzenean pasako dira Oier eta Ander,  kanporaketarik jokatu gabe.  Eta, gainera, partida hori  Iruran jokatzea ere lortu dute lehen postu hori eskuratuta. 

Bigarren partidan, Unai Gibelalde-Ibai Larrañaga bikoak ere Urruñarrak taldeko beste bikote baten kontra jokatuko du; hauek, Usarralde-Cherbero bikoaren kontra jokatuko dute.  Unai eta Ibai ez daude Oier eta Ander dauden egoeran, eta irabazi edo galdu, final-laurdenetara sailkatzeko kanporaketa jokatu beharko dute, bai ala bai. Hala ere, oso garrantzitsua litzateke irabaztea, horrela euren multzoko 3. postua eskuratu eta beste multzoko 4garrenaren kontra jokatuko luketelako kanporaketa. Galduz gero, berriz, beste multzoko 3garrenaren edo 2 garrenaren kontra jokatu beharko lukete, beste emaitzen arabera, 4garren edo 5garren gera daitezkeelako. Bistakoa da, hori gertatuz gero,  final-laurdenetarako sailkapen partida zailagoa izango luketela Unaik eta Ibaik. 

Eta Gazteetan, Xuban Lopetegi-Aimar Heras bikoak Hazparnen(16:00etan) Noizbait taldeko Bros-Jauregiberri  eta 

Vanwesemael-Morvan(atzeratutakoa) bikoen kontra jokatuko dituzte, hurrenez hurren. 

 Xubanek eta Aimarrek ere partida bat  irabazita multzoko lehen postua eskuratuko lukete, Hori lortuz gero,   kanporaketa,  multzoan azkena geratu denaren kontra, Iruran,  jokatuko lukete;  hori irabaziz gero,  final-laurdenetako partida ere Iruran jokatuko lukete, multzoan 5. eta 6. geratutako kanporaketaren irabazlearen kontra. Hortaz, itxura polita dauka Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketaren azken fase honek Ametsako pilotari gazteentzat. 

Animo eta zorte on!

Comments


bottom of page