top of page

III. Gazteak San Migel Xare Irekia hasi da.

Telletxea-Iturbe eta Halsouet-Lopetegi II bikoek lehen puntua lortu dute.

Telletxeak eta Iturbek 40-20 hartu zituzten mendean Zabalegi eta Heras. Unaik eta Oierrek ez zieten aukerarik eman Julen eta Aimarri, eta nagusitasun osoz irabazi zuten. Unaik eta Oierrek Urruñako xare torneoa jokatu dute, eta hori nabaritu zen partidaren bilakaeran, bikain ibili zirelako; Julen eta Aimar, berriz, galdu samar ibili ziren, denboraldiko lehen partida zuten eta.

Ligaxkako lehen puntua eskuratu dute Unai Telletxea eta Oier Iturbe bikoak.

Bigarren partida, Halsouetek eta Lopetegi II.ak, Mendizabal eta Mujikaren kontra jokatu zuten, eta hau bai, hau, lehiatuagoa eta maila onekoa izan zen.

Partidaren lehen erdia parekatua izan zen, eta berdinketa ugari eman ziren; hirugarren hamarkadan, Matxalenek eta Markelek oso joku ona egin zuten, eta alde politak lortu zituzten (20-25/27-30), baina hemendik aurrera, Oxan Halsouet, urruñarra, bere joku ikusgarria eta eraginkorra egiten hasi zen, eta Xuban Lopetegiren laguntza onarekin, 13-3ko partziala eginda, partida erabat itzultzea lortu zuten, eta 40-33 irabazi zuten partida. Hauek ere ligaxkako lehen puntu garrantzitsua lortu dute.


Comments


bottom of page