Asteazkenean, irailaren 14an, 19:00etan, II. Gazteak Xare Irekiari emango zaio hasera Ametsa trinketean. Ametsako (Irura), Urruñarrakeko (Urruña) eta Auñamendiko (Auritz) pilotariekin osatutako 4 bikote arituko dira Txapelketan: Zabalegi- Erro; Mendizabal-Vila; Halsouet-Iturbe eta Arrizabalaga-Mujika. Multzo bat osatuko dute, eta ligaxka jokatuko dute; honen amaieran, multzoko 1-4/2-3 sailkatutakoek finalerdiak jokatuko dituzte. Finala, berriz, IV. San Migel Xare Irekiarekin batera, urriaren 1ean, 12:30ean, jokatuko da.
Arestian esan bezala, Txapelketa, asteazkenean, irailaren 14an, 19:00etan, hasiko da, eta partida hauek jokatuko dira:
1. ARRIZABALAGA-MUJIKA/ HALSOUET-ITURBE
2. ZABALEGI-ERRO/ MENDIZABAL-VILA
Comments