Ekainaren 3an, ostirala, jokatuko dira Ametsa trinketean II. AMETSA XARE IREKIAREN finalak, 17:30ean hasita.
KOZKORTUAK mailan, Itoitz Larrarte -Naroa Mujika eta Xabat Zabalegi-Beñat Mujika izango dira aurrez aurre finalean. Partida lehiatua aurreikusten da; aurrelariek, Itoitzek eta Xabatek, antzeko jokoa daukate, eta Mujikarren arteko jokoak erabakiko du finala.
GAZTETXOAK mailan, Oier Yarza - Oier Garmendia, eta Ekhi Gibelalde -Adur Murua iritsi dira finalera. Oiertarrak hutsik gabeko txapelketa daramate orain arte, eta faborito dira, baina Ekhik eta Adurrek finalerdietan egindako jokoa egiten badute, kontuz ibil daitezela faborito diren Oiertarrak.
EMAKUMEZKOAK mailan, Alaine Larrarte -Naroa Mujika eta Kamile Mendizabal- Uxue Iturbe sailkatu dira finalerako.Aurrelariak, biak, Kamile eta Alaine, oso gazteak dira, eta heuren zeregina pilotarik ez galtzea izango da; partidaren zama bi atzelariek, Naroak eta Uxuek, eraman behar dute, eta heuren arteko jokoak erabakiko du partida.
GAZTEAK mailan, finalistetako bat Maiza-Iturbe bikoa da; partidarik ez du galdu, eta bikote oso sendoa dela erakutsi du orain arte. Bigarren finalista, Zabalegi-Heras bikoak ere oso biko orekatua eta maila handikoa osatzen du. Ligaxkako partidan Oiertarrek bi tantutako aldearekin bakarrik irabazi zuten. Hortaz, ligaxkan bezala, partida handi baten atarian egon gaitezke.
Comments