21-22 xare eskolari amaiera emateko, Ametsa Pilota Elkarteak, II. Ametsa Xare Irekia antolatu du. Asteburu honetan hasiko da Xare Irekia, eta ligaxkak jokatu ondoren, finalerdiak jokatuko dira, maiatzaren azken asteburuan. Finala, berriz, ekainaren 4an jokatuko da.
Maila eta adin desberdinetako pilotariak nahastuz antolatu da II. Ametsa Xare Irekia, eta lau maila hauetan jokatuko da: Jubenilak, Gazteak, Gaztetxoak eta Emakumeak.
Lehen jardunaldia, ostiralean, 17:30ean, hasiko da. Gazteak mailan, Gibelalde II-Murua I bikoak Yarza-Garmendia bikoaren kontra jokatuko du. Segidan,
Murua II-Calonge bikoak, Gibelalde I-Larrañaga bikoaren kontra jokatuko du.
Gazteek amaitutakoan, Jubenilen txanda izango da. Zabalegi- Heras bikoak Maiza-Iturbe bikoaren kontra jokatuko du, eta segidan, Mendizabal I -Lopetegi II bikoak Galartza-Isasa bikoaren kontra jokatuko du.
Lehen jardunaldiarekin jarraituz, larunbatean, 16:00etan, Gaztetxoak mailan, Zabalegi II - Mujika III bikoak, Larrarte I-Mujika II bikoaren kontra jokatuko du. Segidan, Emakumeen txanda izango da, eta bi partida jokatuko dira; lehena, Larrarte II-Mujika II bikoak Mendizabal II -Iturbe IV bikoaren kontra, eta bigarrena, Fernandez-Amundarain bikoak Garagarza- Iturbe III bikoaren kontra.
Comments