II. Ametsa Xare Irekiaren 2. jardunaldia ostiralean jokatu zen Ametsa trinketean.
Gazteak mailan, Haritz Muruak eta Ander Calongek 30-25 irabazi zieten Ekhi Gibelalde eta Adur Muruari. Haritzek eta Anderrek bitik bi irabazi dituzte; Ekhik eta Adurrek, berriz, bitik bi galdu.
Bigarren partidan, Oier Yarzak eta Oier Garmendiak 30-21 hartu zituzten mendean Unai Gibelalde eta Ibai Larrañaga. Oiertarrek ere bitik bi irabazi dituzte. Ondorioz, Oiertarrek eta Haritz eta Anderrek jokatuko duten azken partidan erabakiko dira multzoko lehen bi postuak.
Jubenil mailan, Oier Maizak eta Oier Iturbek, 40-25 irabazi zieten Matxalen Mendizabali eta Xuban Lopetegiri.
Oiertar hauek ere bitik bi irabazi dituzte, eta multzoko lehen postua eskuratua dute azjen jardunaldian egiten dutena egiten dutela. Julen Zabalegik eta Aimar Herasek 40-17, erraz, irabazi zieten Eñaut Galartza eta Iker Isasari.
Igandean, EHko Xare Txapelketa hasi zen. Jubenil mailan, Ametsa trinketean, Julen Zabalegik eta Oier Iturbek 40-25 irabazi zieten Matxalen Mendizabali eta Gorka Huitziri.
Kadete mailan, Oier Maiza eta Aimar Herasek 40-35 galdu zuten Noizbait taldeko Bonetbelche- Larre bikoaren kontra, Hazparnen.
Comments