Ostegun arratsaldean jokatu zen Ametsa trinketean I. San Migel Xare Ireki Mistoaren azken jardunaldia. Lehen partida, azken aurreko jardunaldian jokatu ez zen partida jokatu zen; Sara Agirre-Ur Aristi bikoak 35 -25 irabazi zion Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga bikoari. Azken jardunaldiko lehen partidan, Paule Fernandez-Adei Gibelalde bikoak 35-20 irabazi zion Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga bikoari.
Eta azken partidan, Martina Flores-Izei Garmendia bikoak 35-18 irabazi zion Sara Agirre-Ur Aristi bikoari.
Emaitza horien arabera, multzoko lehenak, Martina eta Izei geratu dira; bigarren, Paule eta Adei; hirugarren, Sara eta Ur; eta laugarren, Alaine eta Eneko.
Ondorioz, igande arratsaldean, 16:30ean, Ametsa trinketean jokatuko diren finalerdiak honela geratu dira:
1. Martina Flores-Izei Garmendia vs. Alaine Larrarte-Eneko Larrañaga
2. Paule Fernandez-Adei Gibelalde vs. Sara Agirre-Ur Aristi.
Comments