top of page

GRABNIko xareko bi finaletan izango da Gipuzkoa!

Updated: Apr 24


Larunbat goizean jokatu zen Iruñeako Larrabide trinketean GRABNI torneoari zegokion xareko Nafarroa vs Gipuzkoa jardunaldia.

Gazteak mailan, Ametsa Pilota Elkarteko Matxalen Mendizabal eta Aimar Heras izan ziren Gipuzkoaren ordezkariak, eta partida on bat jokatuz, erraz hartu ziruzten mendean(20-40)   Pedroarena eta Arostegi Nafarroaren ordezkariak. Ondorioz, Matxalenek eta Aimarrek finala jokatuko dute Iparraldearen  kontra. 

22 urtez azpikoetan, Gipuzkoaren ordezkariak, hauek ere Ametsa Pilota Elkartearen ordezkariak,  Julen Zabalegi eta Markel Mujika izan ziren. Oraingoan ez zen posible izan, eta ozta-ozta izan bazen ere, 40-38, galdu egin zuten Santi Hualde eta Oier Erro Nafarroako ordezkarien kontra. Ondorioz, gure pilotariak finaletik kanpo geratu dira, eta Nafarroak eta Iparraldek jokatuko dute finala. 

Nagusien mailan, Gipuzkoaren ordezkariak, Joxi Lopetegi(Behar Zana) eta Oier Iturbe (Ametsa Pilota Elkartea) izan ziren. Partidan  sartzea kosta egin zitzaien Joxiri eta Oierri(23-20), baina hortik aurrera (0-14) partziala egin zuten, eta partida (40-26) erraz irabaztea lortu zuten. 

Ondorioz, Joxi eta Oier ere finalean izango dira, eta Iparraldearen kontra jokatuko dute

Finalak,   maiatzaren 4an, goizez, Gazteizko Maitena trinketean jokatuko dira.



Comments


bottom of page