GRABNIko xareko finalak jokatuko dira asteburu honetan Gasteizen.
Xareko finalak, larunbatean, maiatzaren 6an, 10:00etan hasita, jokatuko dira Gazteizko Maitena trinketean( Mendizorrotza kirol gunean).
10:00etan: Nagusiak: Gipuzkoa(Lopetegi-Moncada)-Nafarroa
11:00etan: Gazteak: Iparralde-Gipuzkoa(Zabalegi-Iturbe)
12:00etan: 22 urtez azpi: Iparralde -Nafarroa
Gazteak mailan, Ametsako Julen Zabalegik eta Oier Iturbek ordezkatuko dute Gipuzkoa.
Partida zaila daukate Julenek eta Oierrek, eta heuren mailarik onena eman beharko dute garaipena lortu nahi badute. Entrenamendu onak egitetik datoz. Ea horrela den, eta garaipena lortzen duten.
Nagusi mailan, berriz, Behar Zanako Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak ordezkatuko dute Gipuzkoa. Joxik eta Sebasek garaipena lortzea litzateke emaitzarik normalena. Faborito garbiak direlako. Ea berri onekin itzultzen garen Gasteiztik.
Comments