Larunbat arratsaldean, Iruran, eman genion hasera Iparraldeko Neguko xare Txapelketaren 2. jardunaldiari.
Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak Donapauleko Goizeko Izarra taldekoen kontra jokatu behar zuten, baina Unai Gibelalde gaixorik dagoenez, Ander Mujikak hartu zuen bere lekua; Ander eta Ibai donapaleurrak baino gehiago izan ziren, eta, erraz, 40-21, irabazi zuten partida. Bigarren partida, Oier Garmendiak eta Ander Calongek 40-30 irabazi zieten Harparneko Noizbait taldekoei. Partida ona jokatu zuten, eta tantu politak ikusi ahal izan genituen.
Julen Zabalegik eta Markel Mujikak ere larunbat arratsaldean jokatu zuten, baina hauek Angelun, Hardoytarrak taldekoen kontra, eta markagaikuak erakusten duen moduan(40-39), partida estu eta lehiatua jokatu ostean, tantu bakar batez galtzea tokatu zitzaien. Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek, igandean, 10:00etan zuten hitzordua, Duzunaritzen eta ez zuten hutsik egin; nagusitasun osoz irabazi zieten (40-19) Donapauleko Goizeko Izarrako ordezkariei. Eta 2. Jardunaldia amaitzeko, Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek, igande arratsaldean, Hazparnen, Noizbait taldearen kontra jokatu zuten, eta 40-30 galdu zuten.
Hortaz, arestian esan bezala, asteburu gazi-gozoa izan bada ere, gozotik gehiago izan du. Animo!
Comments