Errendimendu eta jubenil mailako Gipuzkoako xareko txapelak jokatuko dira larunbatean, 16:00etan, Ametsa trinketean.
Errendimenduko finala, Maiza-Aristi bikoak, Galartza-Heras bikoaren kontra jokatuko du. Faborito garbirik ez duen finalaren aurrean gaude; heuren artean jokatutako ligaxkako partidetan, bikote bakoitzak partida bat irabazita heldu direlako finalera.
Lau pilotariak oso maila onean iritsi dira txapelketaren azken zati honetara, eta final lehiatu eta ikusgarri bat ikusteko aukera izan dezakegu larunbatean trinketera hurbiltzen garenok.
Zabalegi-Iturbe, Lopetegi (Mendizabalen ordezkoa)-Mujika izango da jubeniletako finala. Covid-19ak eta lesioek baldintzatutako txapelketa izan da, eta bi itzulitara jokatu behar zena, itzuli batera jokatu behar izan da. Julen Zabalegi eta Oier Iturbe dira faborito, oso bikote orekatua osatzen dutelako, eta jokatu dituzten bi partidak erraz irabazi dituztelako. Hala ere, ez daitezela gehiegi fida, Xuban Lopetegi (Mendizabalen ordezkoa), oso gaztea izan arren, lehiakorra eta oso pilotaria delako, eta Markel Mujikak, atzelari finak, egun ona badu, ezustekoa eman dezaketelako.
Hitzordua, beraz, larunbatean, otsailak 5, 16:00etan, Irurako Ametsa trinketean.
댓글