top of page

Gipuzkoako xare Txapelketako bi final ostiralean, Ametsa trinketean

Updated: Mar 31, 2022


Eskolarteko kozkortuen mailako Gipuzkoako xare Txapelketaren bi final jokatuko dira ostiralean, apirilaren 1ean, 18:30ean, Ametsa trinketean.

Emakumezkoak izango dira lehenak; Paule Fernandez eta Uxue Iturbek, Maddi Amundarain eta Ianire Iturberen kontra jokatuko dute. Faborito argirik gabeko finala izango da; ligaxkan elkarren kontra jokatutako partidetan, partida bana irabazita iritsi baitira bi bikoak finalera.

Ahalegin handia egiten ari dira Irurako neska gazte batzuek xarez jokatzeko hautua eginda, eta oso maila polita lortzen ari dira. Egiten ari diren ahalegina kontuan izanda, neska hauei heuren ahalegina txalotzera trinketera hurbiltzea merezi du.

Mutilen mailako finala, Oier Yarza eta Ander Calongek, Ekhi Gibelalde eta Ibai Larrañagaren kontra jokatuko dute. Hemen ere emakumezkoen mailan eman den egoera bera eman da; alegia, elkarren kontra jokatutako partidetan, bikote bakoitzak partida bat irabazi du. Hortaz, honek ere partida ederra izateko osagai guztiak ditu.

Ostiralean emozioa bermatuta dago Ametsa trinketean. Espero zaituztegu!!!





Comments


bottom of page