Xare Ireki Mistoko finalarekin eman zitzaion hasera aurtengo San Migel Xare Irekiei, larunbat eguerdian.
Sara Agirre-Izei Garmendia eta Adei Gibelalde -Paule Fernandez bikoek jokatu zuten I. San Migel Xare Ireki Mistoko finala. Adeik eta Paulek partida bikaina jokatu zuten; haseratik aldea hartu zuten markagailuan, eta Sarak eta Izeik ez zuten euren egunik onena izan. Partida aurrera joan ahala, Sara eta Izei, partidari bueltarik ezin ziotela eman ikusirik, urduri samar jarri ziren, eta partida galdu zuten. Ondorioz, Gibelalde II.a- Fernandez bikoak 35-23 irabazi zuen partida, eta I. San Migel Xare Ireki Mistoko txapelak jantzi zituzten.
Bigarren finala, Zabalegi-Cassaing eta Halsouet-Mujika bikoen artean jokatu zen. Haseran indartsu atera zen Zabalegi-Cassaing bikoa, eta Halsouet-Mujika bikoa, berriz, hotz eta huts dezente eginez. Atsedena eskatu zuten hauek, eta 11na berdintzea eta aurrea hartzea lortu zuten, partidaren erdira lau tantuko(16-20) aldearekin iritsi ziren. Hortik aurrera, jokoak ez zuen gorabehera handiegirik izan; Oxan eta Markel seguru aritu ziren denbora guztian markagailuan aurretik zirela, eta Julenek eta Clementek, tantu onak egin zituzten arren, une erabakiorretan ohi baino huts gehiago ere egin zituzten. Ondorioz, Halsouet-Mujika bikoak 32-40 irabazi zuen VI. San Migel Xare Irekiaren finala.
Ohi bezala , sari banaketarekin eman zitzaion amaiera finaletako ekitaldiari. Bertan ziren, Gorka eta Idoia, Udal ordezkariak, SMGko Jose Ramon Arruabarrena, eta Ametsa Pilota Elkarteko ordezkariak Iñax eta Matxalen.
Amaitzeko eskerrak eman, urtero euren babesa eta laguntza ematen diguten Irurako Udalari eta SMG enpresari.
Eta jakina, zorionak txapeldunei, eta parte hartu duten pilotari guztiei!
Gutxiago falta hurrengorako!
Komen