Alainek eta Marenek 35-33 irabazi zieten Irati eta Ekaitzi, eta, ondorioz, Sara eta Urren kontra jokatuko dute Gaztetxoen lehen taldeko finala.
Lau pilotariak oso ondo aritu ziren; Irati eta Ekaitz aurreko partidan baino askoz hobeto, eta estu eta larri hartu zituzten Alaine eta Maren; hauek, azkenean, kostata izan bazen ere, partida irabaztea lortu zuten, eta baita finala jokatzeko txartela ere.
Bigarren partidan, Gaztetxoen bigarren multzoan, Martinak eta Enaitzek irabazi beharra zeukaten txapelketan aurrrera jarraitzeko aukerarekin jarraitu nahi bazuten, eta ez zuten hutsik egin; 35-32 irabazi zieten faboritoak ziren Paule eta Enekori.
Partida hau ere oso lehiatua izan zen, eta azken unera arte ez zen erabaki. Azken tantuetan, Martina eta Enaitz, partida galtzear zirela, Enaitzek berak sakatzeko erabakia hartu zuen, eta erabaki honek partida beren alde jartzea eta irabaztea ekarri zuen. Emaitza honekin talde honetako sailkapena oraindik erabaki gabe geratu da, eta ostegunean jokatuko den Xuban-Izei vs Adei-Mikel partidaren emaitzak erabakiko du sailkapena.
Ea bada zer gertatzen den osteguneko partida erabakigarrian.
Comments