Bete-beteko xare jardunaldia bizi izan genuen igande goizean, Urruñan.
Trinkete atarian, igande goizean elkartu eta abiatu ginen Urruñarantz, bertako Iturbidea trinketean genuen hitzordura garaiz iristeko. Bidaia lasaia izan zen; igandea izanik, errepidean enbarazu handiegirik ez, eta ordurako han ginen guztiok, egin beharreko beroketak egin, eta partidei ekiteko.
Beroketak burututa, 9:30ean hasi ziren partidak, eta Ametsa 3ko Haritz Muruak eta Ander Calongek 25-17 irabazi zuten, Goizeko Izarrako bikoaren kontra, jaialdiko estraineko partida. Bigarren partidan, Ametsa 1eko Adur Muruak eta Ibai Larrañagak 16-25 galdu zuten Hardoytarrak taldeko bikoaren kontra. Hirugarren partidan, berriz, Ametsa 2ko Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak 25-14 irabazi zuten Goizeko Izarrako bikoaren kontra, lehen itzuliari amaiera emanez. Bigarren itzulian, Haritz Muruak eta Ander Calongek Hardoytarrak taldeko bikoa 25-20 mendean hartu zuten., eta jaialdiko bi partidak irabazita, pozik bukatu zuten jardunaldia. Segidan, Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak ere, zertxoabit gehiago kostata, mendean hartu zituzten Hardoytarrakekoak, 25-22 irabaziz. Hauek ere bitik bi irabazita, pozik egin zuten Irurarako itzulera. . Eta irurarren azken partidan, Adur Muruak eta Ibai Larrañagak, 22 eta 8, erraz, irabazi zieten Goizeko Izarrakoei. Hauentzat, gazi-gozoa izan zen jardunaldia; bat irabazi eta bestea galduta.
Azken partidaren aurretik, Urruñarrak Pilota Elkarteak, omenaldi hunkigarria eskaini zion, Jean Louis Perugorria, Urruñarrak Pilota Elkarteko arduradunari, orain egun batzuk, Bixente, semea, zorigaiztoko istripu batean galdu zuelako. Goian bego, Bixente!
Ondorioz, jardunaldi bikaina burututa, pozik itzuli ginen Irurara. Horrez gain, esan behar dugu, beti bezala, ongi baino hobeto hartzen gaituztelako bertara hurbiltzen garen bakoitzean. Atsegin handiz joaten gara Urruñara.
Mila esker!
Comments