top of page

Gazteek eta gaztetxoek ez dute hutsik egin.

Gaztetan, Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek Auñamendiko Ekisoain -Arostegi bikoa (40-11) nagusitasun osoz, mendean hartu dute. Ondorioz, Xubanek eta Aimarrek, ligaxkako lehen postuan jarraitzen dute.

Zabalegi eta Mujikak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute. Oraingoan, Auñamendi taldeko Hualde-Erro bikoak 40-26 irabazi zien. Gehiago izan ziren nafarrak, eta Julenek eta Markelek ez zuten jakin aurkarien joko indartsu eta erasokorrari aurre egiten; Euren jokoan sartu ziren , eta markagailuan hurbiltzeko eta nafarrak estuasunean jartzeko izan zituzten aukera apurrak ez zituzten baliatu.

Gaztetxoetan, Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak, larunbat arratsaldean, 40-12, erraz, irabazi zien Noizbait taldeko Twardak-Hirigoien bikoari, eta garaipen honekin aurrera begirako partidak jokatzeko ondo etorriko zaie, eta arnas pixka bat ere hartuko dute Unaik eta Ibaik.

Oier Garmendiak eta Ander Calongek ere garaipen erraza(40-14) lortu zuten Goizeko Izarra taldeko Xanti-Txomin bikoaren kontra, Duzunaritzen. Ondorioz, Oierrek eta Anderrek multzoko lidertzan jarraitzen dute.

Eta jardunaldiko azken partidan, Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek 40-38 galdu dute Lafarge-Barneixen kontra, Angelun. Partida osoa aurretik izan dira, eta esku-eskura izan dute garaipena azkenera arte (33-37), baina zati honetan ez dute asmatu, eta galdu egin dute. Emaitza horiekin, bai Matxalenek Oierrek, eta baita Julenek eta Markelek ere, abenduaren lehen asteburuan jokatuko diren kanporaketetan, oraindik noren kontra jokatuko duten ez badakite ere, aurkari zailak izango dituzte, bakoitzak beste multzoko biko on baten kontra jokatu beharko duelako.



Comments


bottom of page