Bikote bakoitzak, bere mailan, jokatu dituen partida guztiak irabazi egin ditu, eta euren multzoko lidertzan dira.
Oier Garmendiak eta Ander Calongek 40-14 hartu zituzten menpean igande arratsaldean Ametsa trinketean Hazparneko Noizbait taldeko Wanwesemael eta Dattas. Nagusitasun handia erakutsi dute orain arte Oierrek eta Anderrek Gaztetxoen mailan, eta jokatutako hiru partidak erraz irabazi dituzte.
Xuban Lopetegi eta Aimar Heras ere bikain ari dira, eta igande goizean, Baionan, Aviron Bayonnais taldeko Ortiz-Cassaing bikoari 40-36 irabazi zieten. Xuban eta Aimar ere Gazteak mailako multzoko lidertzan dira, jokatutako lau partidak irabazita.
2. Mailan jokatzen ari diren gure pilotariak ez dabiltza hain ondo emaitzei dagokionean, baina oraindik gazteak dira, eta hau dute 2. Mailan jokatzen duten lehen aldia. Eskarmentu handiko eta gureak baino dezentez zaharragoak dira maila honetan jokatzen ari diren pilotari gehienak. Hori dela eta, partida onak jokatzen ari badira ere, asko kostatzen ari zaie irabaztea. Denboraldi hau bikain etorriko zaie gure pilotariei, bai eskarmentua hartzeko eta baita euren jokoa hobetzeko ere.
Julen Zabalegi-Markel Mujika eta Matxalen Mendizabal-Oier Iturbe ari zaizkigu maila honetan. Julenek eta Markelek ez dute asteburu honetan jokatu, eta Matxalenek eta Oierrek, 40-30 galdu zuten larunbat arratsaldean
Angeluko Hardoytarrak taldeko Labat-Merle bikoaren kontra.
Animo eta jarrai lanean!
Comentários