top of page

Galartza-Heras, kadeteetan, eta Zabalegi-Iturbe, jubeniletan, Gipuzkoako xare txapeldunak.


Galartza- Heras bikoak 40-16 irabazi zion Maiza-Aristi bikoari, eta Zabalegi-Iturbe bikoak 40-29 Lopetegi-Mujika bikoari.

Kadete mailako partida estua eta lehiatua espero genuen, baina usteak erdia ustel. Partidak ez zuen espero genuena eman. Eñaut Galartza eta Aimar Herasek hasera indartsua eman zioten partidari. Eñautek sakearekin asmatu egin zuen, eta Aimar, ohi bezala, seguru aritu zen, tantua egiteko aukera txikiena baliatuz. Galtzaileek, berriz, Oier Maiza eta Aitor Aristik, ez zuten heuren mailarik eman, eta atzetik jarri zirenetik ezin izan zioten partidari bueltarik eman.

Jubeniletako finala, Zabalegi-Iturbek eta Lopetegi-Mujikak jokatu zuten. Oso partida ona ikusi genuen. Lopetegi-Mujika faborito ez zirenez, lasai atera ziren nor baino nor jokatuz Zabalegi-Iturberi. Eta partida erdira arte, arerioek baino hobeto jokatu zuten; Markel Mujikak Oier Iturbe dominatu egiten zuen piloteoan, eta Xuban Lopetegik aukera zuelarik tantuak amaitu egiten zituen, puntu bikainak lortuz. Baina partida erditik aurrera, Julen Zabalegi jokoan gehiago sartzen hasi zen, eta Oier Iturbe lasaiago zegoen kantxan, eta bera hasi zen dominatzen. Ondorioz, aldeak egiten hasi ziren, eta zati horretan lortutako alde horri partida amaiera arte eustea lortu zuten, eta 40-29 irabazi zuten finala.

Azkenik, Etxeberria, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko Ordezkaria, Gorka Murua Irurako Alkatea eta Ametsa Pilota Elkarteko ordezkariak bertan zirela, sari banaketarekin eman genion amaiera 2022ko Gipuzkoako Kadete eta Jubeniletako xare Txapelketari.



Comments


bottom of page