III. Ametsa Pilota Xare Txapelketaren finalak erabakita geraru dira, larunbat honetan,Ametsa trinketean, finalerdiak jokatu eta gero.
Emakumezkoen finalerdi bakarrean,
Martina-Alaine bikoak 2-0 (12-5/12-6) erraz irabazi zion Kamile-Irati bikoari. Hortaz, finala, Sara- Paule bikoaren kontra jokatuko du Martina-Alaine bikoak.
Bigarren mailako finalerdietan ere ez zen ezustekorik izan, eta faboritoek irabazi egin zuten. Lehen partidan, Haritz-Enaitz bikoak, Eneko-Oinatzen kontra lehen jokoa 11-12 galdu ostean, bigarrena 12-9 irabazi zuten, eta kittakoa ere 5-2 irabazi zuten, finalerako txartela lortuz. Bigarren finalerdian,Adei-Izei bikoak 2-0 ( 12-5/12-9) irabazi zion Kheith-Xabat bikoari. Horrela, finala Haritz-Enaitz eta Adei-Izei bikoek jokatuko dute.
Bigarren mailako lehen finalerdia estua, lehiatua eta oso ondo jokatua izan zen. Naroak eta Ibaik 15-11 irabazi zieten Ekhi eta Ander Calongeri lehen jokoa, eta bigarren jokoan 14-12 aurretik jarri ziren, baina 14-15 galdu zuten. Kittakoan, Ekhik eta Ander Calongek 8-5 irabazi zuten, finalerako txartela lortuz.
Eta jaialdiko azken finalerdian, Unaik eta Oierrek ez zieten aukerarik eman Haritzi eta Ander Mujikari 2-0 (15-7/15-8) irabazita.
Ondorioz, 2. mailako finala, Ekhi-Ander Calonge eta Unai-Oier bikoen artekoa izango da.
Eta 1. mailako finalerdietan ere ez zen ezustekorik eman; Oier Maiza-Oier Iturbe bikoa 2-0 (15-6/15-5)erraz nagusitu zitzaion Matxalen-Xuban bikoari. Eta bigarren finalerdian,
Julen-Aimar bikoa ere 2-0(15-7/15-13) erraz nagusitu zitzaion Adur-Markel bikoari. Horrela, Oier-Oier eta Julen-Aimar bikoek jokatuko dute 1. mailako finala.
Comments