Gainera, bai Gazteak bai Gaztetxoak mailetan Ametsako biko bana finalean izango da.
Jardunaldi borobila izan da Ametsako pilotarientzat Iparraldeko Ligako xareko final laurdenetan.
Ostiral iluntzean, Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek 40-24 irabazi zieten finalerdietatik kanpo getatu den Adur Murua-Aitor Aristi Ametsako bikote bakarrari. Faboritoak ziren Matxalen eta Oier, eta goi-mailako jokorik egin gabe ere, nagusi izan ziren.
Julen Zabalegi eta Markel Mujika izan zen finalerdietarako sailkatu zen Ametsako bigarren bikoa. Hauek 40-36 irabazi zieten Gortari-Halsouet bikoari, Urruñan. Orain, datorren asteburuan, Ametsako bi bikoen arteko finalerditik aterako da finalistetako bat.
Oier Maiza eta Xuban Lopetegi izan ziren finalerdietarako sailkatu zen Ametsako hirugarren bikoa. Hauek Francesena eta Bonetbelche 40-36 hartu zituzten mendean, azkenera arte erabaki ez zen partida korapilatsu baten ostean. Hauek Aviron Bayonnais taldeko Paul eta Castaing bikoaren kontra jokatuko dute Gazteak mailako bigarren finalerdia. Oierrek eta Xubanek irabazten badute, hori espero det, irurarren arteko finala izango genuke.
Jardunaldia bikain borobildu zuten Ametsako gaztetxoek, Ametsa trinketean jokatutako 3 final laurdenak irabaziz; ondorioz, finalerdiak jokatzeko txartelak lortu zituzten, eta hauek ere finalean biko bat ziurtatu dute, Ametsa bi bikoek elkarren aurka jokatuko baitute finalerdi bat.
Lehen partida, Adur Muruak eta Ibai Larrañagak 40-23 irabazi zioten Goizeko Izarrako Ahado-Moutroustegi bikoari. Bigarren partida, Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak ere euren partida 40-33 irabazi zuten, Urruñarrak taldeko Ostiz-Etxeberria bikoaren kontra. Eta hirugarren final laurdena, Haritz Muruak eta Ander Calongek ere ez zuten hutsik egin, eta Urruñarrak taldeko Guilhamet-Dabilly bikoaren kontra 40-27 irabazita, hauek ere final erdietarako txartela eskuratu dute.
Orain, datorren asteburuan, Haritz Muruak eta Ander Calongek, Adur Murua eta Unai Larrañagaren kontra jokatuko dute finalerdi bat, eta, bigarrena, Unai Gibelaldek eta Oier Garmendiak Urruñarrak taldeko Arrizabalaga-Hiriart bikoaren kontra jokatuko dute bigarren finalerdia. Gaztetxoak mailan ere, irurarren arteko finala izan daiteke. Horrela izatea espero!
Comments