IV. Ametsa Pilota Xare Txapelketen
finalerdiak jokatuko dira aste honetan Ametsa trinketean.
Ostegunean, 18:30ean, Gaztetxoen txanda izango da, eta bi finalerdi izango ditugu jokoan; lehen finalerdian, Ekaitz(Izeiren ordez) -Sara bikoak, Irati -Xuban bikoaren kontra jokatuko du. Izeiren baja dela eta, Irati eta Xuban dira faborito garbiak. Bigarren finalerdia estuagoa izatea aurreikusten da, eta ez dago faborito garbirik. Eneko eta Mikel bikoak ligaxka bikaina egin du, jokatutako partida guztiak irabazita, baina Paulek eta Marenek ere biko orekatua osatzen dute, eta ezustekoa emateko prest aterako dira.
Ostiralean, 18:30ean, Gazteen txanda izango da. Enaitz-Ander Calonge bikoak Ander Mujika-Oier bikoaren kontra jokatuko du. Ekaitz eta Ander Calonge dira faborito, ligaxkan elkarren kontra jokatutako partida nahiko erraz irabazi zutelako, baina Ander Mujika, eta, batez ere, Oier Garmendia oso lehiakorrak dira, eta kontuz ibili beharko dute Ekaitzek eta Ander Calongek.
Comments