top of page

Finalerdiak,   Iruran eta Urruñan!

Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketako  finalerdiak jokatuko dira asteburu honetan. 

Ametsako pilotariei dagokienez, badakizue, hiru bikote sailkatu ditugula  finalerdietarako; Gaztetxoetan, Oier Garmendia- Ander Calonge eta Unai Gibelalde-Ibai Larrañaga bikoak, eta Gaztetan, Xuban Lopetegi-Aimar Heras bikoa . Gaztetxoen bi bikoek,   elkarren kontra jokatuko dute finalerdi bat, eta, ondorioz, Ametsako biko bat finalean izatea ziurtatua dugu. Horrez gain, Iparraldeko Liga Batzordeak,  partida Urruñara jokatzera joan beharrean,   Iruran jokatzeko aukera eman digu. Partida,  ostiralean, abenduaren 15ean, 18:00etan,  jokatuko da Ametsa trinketean.  Bi bikoek txapelketan izan duten  bilakaera ikusita, Oier eta Ander  dira faboritoak,  baina    Unaik eta Ibaik, Txapelketaren  haseran  arazo batzuk izan bazituzten ere,   azken partidetan jokoa hobetu dute, eta bikote on  eta lehiakor bat osatzen ari dira. Hortaz, Oierrek eta Anderrek,  euren jokurik onena egin beharko dute, partida irabazi eta  ezustekorik hartu nahi ez badute. Onenek irabaz dezatela! 

Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek, berriz,  igande arratsaldean, abenduaren 17an, 16:15ean, jokatuko dute Urruñan, Noizbait taldeko Larre-Bonetbelche bikoaren kontra. Ligaxkan Iruran  jokatu zuten elkarren kontra,   eta Xuban eta Aimar  erraz nagusitu ziren.  Orain, ordea, Urruñako trinketean   jokatuko dute, eta trinkete hau desberdina da. 

Ea irurarrak hazpandarrak baino hobeto  egokitzen diren trinketera, eta ez duten arazorik partida irabazteko. Hala ere, trinketea trinkete,  euren maila ematen badute, partida irabazteko faboritoak dira Xuban eta Aimar. 

Gaztetxoen mailan finalista bat ziurtatuta, ea bigarrena ere lortzen dugun Gaztetan!  

Zorte on denoi!

Comments


bottom of page