Aste honetan jokatu da IV. Ametsa Pilota Xare Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia.
Asteazkenean jokatu ziren Jubenil mailako buruz buruko azken bi partidak. Lehenengoan, ezustekoa eta guzti, Aimarrek 2-1 hartu zuen mendean Oier. Emaitza honekin, Matxalenen eta Markelen arteko partida, emaitzaren arabera, erabakigarria izan zitekeen, biek ala biek joko bat irabazi beharra zeukatelako finalerdietan egoteko, eta horrela Aimar kanpoan uzteko. Azkenean ez zen ezustekorik izan, eta Markelek 2-1 irabazita, biak, ostiralean jokatu behar zuten finalerdietarako sailkatu ziren.
Ostegunean jokatu ziren partidetan ere ez zen emoziorik falta izan.
Lehen partidan, dena zegoen jokoan; emaitzaren arabera hiruko berdinketa eman zitekeelako, baina ez zen horrela izan; Sarak eta Izeik 2-0 irabazi zieten Ur eta Martinari, eta, ondorioz, multzoko lehen postua lortu zuten, eta hauek kanporatuak geratu ziren.
Bigarren partidan, bi bikoteak finalerdietarako sailkatuta zeuden, eta sailpeneko lehen eta bigarren postuak ziruzten jokoan. Lehen postua lortzea garrantzitsua zen, finalerdietetako gurutzaketei begira. Hori, Enekok eta Mikelek lortu zuten Iratiri eta Xubani 2-0 irabazita.
Eta asteari amaiera emateko, ostiralean, bi partida genituen jokoan. Bietan finalistak erabakiko ziren eta ikusmin handia sortu zuten. Lehenean, Gazteak mailan, Unai-Ibai bikoak eta Enaitz-Ander C. bikoak finalerako txartela zuten jokoan, irabazleak sari potolo hori eskuratuko zuelako. Hori Unaik eta Ibaik lortu zuten, Enaitzi eta Ander Calongeri 2-0 irabazita.
Eta jardunaldiko azken partidan, Jubenil mailako buruz buruko finalerako txartela zegoen jokoan. Markelek eta Matxalenek finalerdia jokatu baitzuten, arestian esan bezala. Markelek lortu zuen saria Matxaleni 2-0 irabazi.
Bejondeizuela denoi!
Comentarios