IV. San Migel Xare Irekiaren finalerdiak erabakita geratu dira.
Lehen partidan, Sistiage-Driolet eta Etxeberri-Castera bikoek finalerdietarako postu bat zuten jokoan. Hasera-haseratik bi bikoak ehuneko ehunean atera ziren, eta horren ondorioz, partida ikusgarria ikusi ahal izan genuen, Ametsa trinketera hurbildu ginen ikusleok. Joel Sistiage, Xan Saint Estebenenen eta Bruno Driolet eskarmentu handiko pilotariak, eta azken urteetako xareko bikorik handienetakoak, ez zuen hutsik egin, eta 40-30 irabazi zion Sebas Etxeberri eta Andoni Castera etorkizun handiko biko gazteari. Ondorioz, Xan Saint Esteben eta Bruno Driolet finalerdietarako sailkatu dira, eta Sebas eta Andoni txapelketatik kanporatuak.
Jaialdiko bigarren partidan, A multzoko lehen eta bigarren postuak zeuden jokoan. Joxi Lopetegi eta Sebas Moncada bikoak Mati Borteyru eta Denis Petrisans bikoaren kontra jokatu behar zuten, baina Denisek ezin zuela eta, Ramuntxo Borteyru, aitarekin jokatu zuen Matik. Partidaren haseran aita-semeak zetorkien erauntsiari eustea lortu bazuten ere, Joxi eta Sebas aldea egiten joan ziren eta estuasunik gabe, 40-24, nagusitasun osoz irabazi zuten partida.
Ondorioz, larunbatean, irailak 24, 17:00etan hasita, jokatuko diren finalerdiak honela geratu dira:
1. Larronde-Borteyru I/ Borteyru II-Petrisans
2. Lopetegi-Moncada/ Saint Esteben-Driolet. Xare jaialdi bikaina daukagu larunbatean, Herriko jaietan, Ametsa trinketean.
San Migel jai zoriontsuak eta baketsuak izan ditzagula irurarrok, eta, egun seinalatu hauetan bertara hurbiltzen zareten guztiok.
Comments