Xareko Iparraldeko ligako asteburu honetako jardunaldiari Maiza-Lopetegi eta Murua-Aristi bikoen arteko derbiak eman zion hasera, larunbat goizean Ametsa trinketean. Oier Maizak eta Xuban Lopetegik 40-36 irabazi zieten Adur Muruari eta Aitor Aristiri. Emaitza honekin Oierrek eta Xubanek sailkapen buruan jarraitzen dute, eta ligaxkako euren multzoko lehen postua, Urruñako Gortari eta Halsouet bikoaren kontra jokatuko duten azken jardunaldiko partidan erabakiko da.
Bigarren partidan, Julen Zabalegi eta Markel Mujika bikoak, erraz, 40-18 irabazi zien Amikuzeko Chourrout eta Arhiel bikoari. Irurarrak multzoko bigarren postuan doaz, eta, seguruenik, gauzak ondo bidean, postu horretan amaituko dute ligaxka.
Asteburuko azken bi partidak Hazparnen jokatu zituzten Ametsako pilotariek. Lehen partidan, Murua-Aristi bikoak 40-37 irabazi zion Noizbait taldeko Larre-Morvan bikoari. Garaipen honekin Adurrek eta Aitorrek final laurdenetarako txartela lortu dute.
Eta bigarren partidan, Mendizabal- Calonge ( Iturberen ordez) bikoak 22-40 galdu zuen, Francesena-Bonetbelche bikoaren kontra. Hala ere, Matxalen eta Oier final laurdenetarako sailkatuak dira, eta azken partida, normalean, irabazi behar dutenez, multzoko lehenak geratuko dira,
Lan bikaina Ametsako pilotariak egiten ari direna!
Comments