Ligaxka bikaina egin duten Ametsako Oier Garmendia-Ander Calonge bikoa (Gaztetxoak) eta Xuban Lopetegi-Aimar Heras bikoa (Gazteak), kanporaketa jokatzetik kanpo geratu dira; beste hiru bikoteek, ordea, Unai Gibelalde-Ibai Larrañaga bikoak(Gaztetxoak) eta Matxalen Mendizabal-Oier Iturbe eta Julen Zabalegi-Markel Mujika bikoek(2. Maila) kanporaketak jokatu beharko dituzte final-laurdenak jokatu eta txapelketan jarraitu nahi badute. Hortaz, zirt edo zart egiteko unea iritsi zaie Ametsako talde hauei.
Kanporaketa etxean edo etxetik kanpo jokatzeak ere badu bere garrantzia, eta hori ligaxkan lortutako postuak erabakitzen du; ligaxkan postu hobea lortu duenak, kantxa faktorea alde izaten du, alegia, etxean jokatzeko aukera du, bestela etxetik kanpo. Horren ondorioz, Unaik eta Ibaik(Gaztetxoak) Iruran jokatuko dute; euren multzoko bigarren postua lortu dute, eta beste multzoan bostgarren geratu diren Urruñarrak taldeko Oliveira-Duperou bikoaren kontra jokatuko dute. Partida hori, igandean(12:00etan) Ametsa trinketean jokatuko da.
Julen Zabalegik eta Markel Mujikak, berriz, Plazaola taldeko Arzelluz-Arrosagarai bikoaren kontra jokatuko dute Larrabide trinketean (Iruñea) larunbatean(16:00etan).
Eta igandean(11:00etan), trinkete berean, Larrabiden, alegia, Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek, Auñamendi taldeko Hualde-Erro bikoaren kontra jokatuko dute.
Zorte on denei!
Comments