Halsouet-Vila, Urruñan, eta Zabalegi-Mujika, Iruran.
Larunbat goizean, Urruñako trinketan, Oxan Halsouetek eta Jakes Vilak 40-28 irabazi zieten Matxalen Mendizabal eta Gorka Huitziri. Urruñarrak ziren faborito, baina irurarrek partidari hasera bikaina eman zioten eta 8-16 aurrea hartzea lortu zuten, eta urruñarrak urduri jartzea lortu, baina atseden bat eskatu ondoren, Oxan Halsouet sakearekin asmatzen hasi zen, eta aldeak jateaz gain, partida 40-28 irabaztea lortu zuen Urruñako bikoak. Partida ona jokatu zuten lau pilotariek, eta irurarrak, galdu arren, egindako jokoarekin gustura geratu ziren.
Arratsaldean, Ametsa trinketean ez zen ezustekorik izan, inondik inora. Julen Zabalegik eta Markel Mujikak 40-3 nagusitasun osoz hartu zituzten mendean Hazparneko Joan Larre eta Ellande Morvan.
Atzoko emaitzekin, Mendizabal-Huitzi bikoari finalerdietarako sailkapena, bi jardunaldi faltan, garesti jarri zaio. Litekeena da sailkapena Ametsako Isasa-Iturbe bikotearen kontrako partidan, datorren asteburuan, jokatzea.
Zabalegi-Mujika bikoak, berriz, sailkapen buruan jarraitzen du, Urruñako Halsouet-Vila bikoarekin berdinduta.
Bi bikote hauek sailkapenaren lehen postua elkarren kontra jokatuko dute ligaxkako azken jardunaldian.
Comments