top of page

Ezustekorik ez; Zabalegi-Iturbe EHko Xare  Txapeldun!


22 urtez azpiko xareko finala, Julen Zabalegi -Oier Iturbe eta Unai Gibelalde-Aimar Heras  Ametsako bikoen  artekoa izan zen, eta aurreikusi bezala, Julenek eta Oierrek 40-26 irabazi zuten. Partidaren hasera orekatua izan zen, eta lehen erdian Unaik eta Aimarrek nahiko ondo eutsi zien markagailuan(20-16) Julen eta Oierri.   Bigarren erdian, ordea, Julenen eta Oierren nagusitasuna agerian geratu zen, eta hori azken emaitzak( 40-26) garbi erakusten du.  Hala ere,  azpimarragarria eta aipagarria da Unai eta Aimar,  kategoriaz Julen eta Oier baino maila bat bajuagoan daudela, eta hori adin honetan nabaritu egiten da. Zorionak lau pilotariei! 

Jokatu ziren beste bi finaletan, eskuz gazteak mailan, Behar Zana taldekoek   40-27 irabazi zieten Lagun Onak taldekoei. Eta paleta gomaz gizonezko nagusien  mailan  Kurpil Kirolakekoek 30-10 irabazi zieten Errekaleor taldekoei. 

Gotzon Enbil, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren lehendakaria bertan zela, Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera EHko Trinketeko Txapelketari. 



Comments


bottom of page