top of page

Ezustean, finalean!

Oier Maiza eta Aimar Herasek EHko Trinketeko Kluben Arteko xareko finala jokatuko dute, igandean, 11:00etan, Ametsa trinketean. Finalerdia galdu eta gero, ezustean etorri da finala jokatzeko aukera. Finala jokatu behar zuen Urruñarrak taldeko pilotari batek min hartu duela eta, ordezkorik ez daukatenez, finalerdietan tantu gehien egin dituen bikoteari, Oierri eta Aimarri, egokitu zaie finala jokatzeko aukera.

Arestian esan bezala, igandean, ekainaren 11n, 11:00etan jokatuko dute finala.

Xareko partidaz gain, Paleta Argetina gizonezkoak eta Eskuz buruz buruko finala ere jokatuko dira.

Zorte on Oierri eta Aimarri!


Comments


bottom of page