Julenek eta Oierrek 2-0 (15-08/15-06)galdu zuten Frantziako Halsouet - Becaas bikoaren kontra.
Ondorioz, gaur, Nafarroaren kontra (18:00etan) brontzea izango dute jokoan.
Jokoaren ekimena, frantziarrena izan zen haseratik, baina bi joku parekatu ikusi ahal izan genituen. Becaas atzelari frantziarrak bere eskarmentua eta kolpea baliatu zituen, jokoaren ekimena baldintzatzeko, eta Oxan Halsouet Perugorria urruñarrak, tantuak amaitzeko hori baliatuz gain, ondo baino hobeto eutsi zien Oier eta Julenen erasoei. Hala ere, bai Julenek bai Oierrek oso partida ona jokatu zuten, eta etorkizunean gauza garrantzitsuagoak egiteko gai direla erakutsi zuten. Ea gaur brontze hori kolkoratzen duten!
Comments