top of page

Etxeberri-Funosas bikoa irabazle!

Sebas Etxeberrik eta Mikel Funosasek 40-32 hartu zituzten mendean Jon Larronde eta Sebas Moncada, V. San Migel Xare Irekiaren lehen jardunaldian.

Ostiral iluntzean jokatu zen partida Ametsa trinketean, eta ikusgarria, parekatua eta oso gogorra izan zen azken hamarkada arte. Honera, Sebas Etxeberri eta Mikel tantu bat aurretik (30-29) iritsi ziren; hemendik aurrera, Sebas Etxeberrik eta Mikelek euren jokoa egiten jarraitu zuten, eta azken txanpara fisikoki ere Jon eta Sebas Moncada baino hobetoxeago iritsi zirela iruditzen zait niri. Hauek, fisikoki zertxobait behera egiteaz gain, zorte txar pixka bat ere izan zuten, eta horren eraginez seguruenik, lau pilota segidan xarera joan zitzaizkien. Horrela, Sebas Etxeberrik eta Mikelek aldetxoa ireki zuten, eta 10 eta 3 ko partziala eginez, partida 40-32 irabaztea lortu zuten. Ondorioz, Sebas Etxeberrik eta Mikel Funosasek ligaxkako lehen puntu garrantzitsua lortu dute. Jon Larrondek eta Sebas Moncadak, berriz, esperantza.


Comments


bottom of page