top of page

Espainiako eta Euskal Herriko kluben arteko xareko finalak

Espainiako eta Euskal Herriko xare Txapelketen finalak jokatuko dira asteburu honetan, Iruñean eta Irunen, hurrenez hurren.

Larunbatean, 17:00etan, Mendillorriko (Iruñea) trinketean jokatuko da Espainiako Xare Txapelketako Nagusiak mailako finala. Ametsako Julen Zabalegi eta Julen Apeztegiak, Plazaolako( Lekunberri), Arrosagarai eta Arzelluz bikoaren kontra jokatuko dute. Ligaxkan gure ordezkariek irabazi egin zieten, baina final irekia izatea aureikusten da, nafarroako bikoa eskarmentu handia duen bikoa delako. Hala ere, Ametsakoek heuren maila ematen badute, txapelak bururatu behar dituzte.

Igandean, 10:00etan, Ramuntxo Berri trinketean (Irun) jokatuko dira EHko Xare Txapelketaren finalak. Gaztetxoen mailan, Ametsako Oier Maiza eta Aimar Herasek, Urruñarrak taldetik, badakigu, Oxan Halsouet jokalari finak jokatuko duela, baina nor izango duen bikotekide ez dakigu. Oier eta Aimar oso ondo ari dira, eta ligaxkan elkarren kontra jokatutako partida, galdu bazuten ere, partida estua izatea aurreikusten da.

Gazteak mailan ere, Ametsakoak eta Urruñakoak izango dira aurrez aurre. Gure ordezkariak, Julen Zabalegi- bi finaletan asteburuan-eta Oier Iturbe izango dira; Urruñako ordezkariak, Arrizabalaga izango dela badakigu, baina hemen ere norekin jokatuko duen ez dakigu. Julen eta Oier dira faborito; txapelketa bikaina egin dute, eta jokatutako partida guztiak irabazi egin dituzte. Ea bada, xareko denboraldiari amaiera bikaina ematen dioten Ametsako ordezkariek, eta Txapelak jantzita bueltatzen diren Irurara.

Zorte on!!!



Comentários


bottom of page