top of page

EH-ko Kluben arteko Txapelketak hasiko da asteburuan.

Updated: May 18, 2022


Denboraldiko azken Txapelketa jarriko da abian asteburu honetan Euskal Herriko trinkete eta frontoietan.

Xareari dagokionez, igandean, bi trinketetan jokatuko dute Ametsako pilotariek; jubenil mailan, bi bikotek jokatuko dute Txapelketa, Julen Zabalegi-Oier Iturbe eta Matxalen Mendizabal-Gorka Huitzi. Eta Gazteak mailan, Oier Maiza- Aimar Heras bikoak jokatuko du.

Lehen jardunaldian, jubenilek, Julen-Oier/ Matxalen-Gorka bikoek, igandean, 11:00etan, elkarren kontra jokatuko dute.

Auñamendi eta Urruñarrak izango dira Txapelketan parte hartuko duten beste bi bikoak. Ligaxka denek denen kontra, finalerdiak(1-4/2-3) eta finala jokatuko dute.

Gazteak mailan, Oier Maiza-Aimar Heras bikoak, igandean, 12:00etan, Hazparnen, Noizbait taldeko bikote baten kontra jokatuko du.

Hauek 3 biko izango dira. Ligaxka jokatuko dute, eta lehena finalera zuzenean sailkatuko da; 2-3 finalerdia jokatuko dute; irabazleek finala.

Zorte on gure pilotariei!



Comments


bottom of page