EHko Xare Txapelketaren jardunaldi berri bat jokatuko da bihar, 18:30ean, Ametsa trinketean; Ametsa A eta Ametsa B tadeen arteko derbia, hain zuzen ere. Julen Zabalegi-Oier Iturbe dira Ametsa A-ko pilotariak, eta Aimar Heras -Ander Calonge, Unai Gibelalderen ordez, Ametsa B-koak.
Bi bikoek jokatu dituzten bi partidak irabazi egin dituzte, eta sailkapenean berdinduta daude. Irabazleek lehen postua lortuko dute, eta, horrez gain, finalerako txartela ere lortuko dute, azken partida jokatu aurretik;
galtzaileek, berriz, azken jardunaldian jokatuko dute finalerako txartela, eta irabazten badute, finalerako beste txartela lortuko dute. Galtzen badute, berriz, beste partiden emaitzen zain geratu beharko dute.
Comments