Jubenil mailako Gipuzkoako Xare Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da ostiralean, otsailaren 23an, 19:00etan, Irurako Ametsa trinketean.
Matxalen Mendizabalek eta Aimar Herases ( Markel Mujikaren ordez), Xuban Lopetegi eta Oier Iturberen kontra jokatuko dute. Hauek -Xuban eta Oier- dira faboritoak, eta, gainera, lehen partida irabaztetik datozenez, partida hau ere irabaziko balute, finalean lirateke zuzenean. Bestalde, Matxalenek eta Aimarrek irabaziko balute, azken jardunaldian erabakiko litzateke guztia, Matxalenek eta Aimarrek, Julen Zabalegi eta Aitor Aristiren kontra jokatuko duten partidan.
Comments