IV. San Migel Xare Irekiaren bigarren jardunaldia jokatuko da, larunbatean,
17:00etan, Irurako Ametsa trinketean.
Jaialdiko lehen partida, Hazparneko Noizbait taldearekin jokatzen ari den Joxi Lopetegik, Sebas Moncadarekin jokatuko du, Mikel Funosasek, Joxiren bikote titularrak, min hartu duelako. Donibane Garaziko Goizeko Izarra taldeko Bixente Harispe eta Jerome Karrikabururen kontra jokatuko dute. Hauek Xare Irekian jarraitu nahi badute, bai ala bai, irabazi beharra daukate, lehen jardunaldiko partida galtzetik datozelako.
Joxi eta Sebasentzat estreineko partida da, eta Joxik Mikelekin biko indartsuagoa osatezn badu ere, Sebasekin ere irabazteko faboritoak dira.
Bigarren partida, Baionako Aviron Bayonnais taldeko Sebas Etxeberrik eta Andoni Casterak, zeina, Gillemin lagun zuela, Urruñako xare txapelketa irabaztetik dator, Noizbait taldeko Jon Larronde eta Oihan Borteyruren kontra jokatuko dute. Hauek dira partida irabazteko faboritoak; batetik lehen partida irabaztetik datozelako, eta, bestetik, aurrekoan esan bezala, Xare Irekia irabazteko faboritoak ere badirelako. Hala ere, kontuz ibili beharko dute, Sebasek eta Andonik osatutako bikoa, gaztea eta indartsua delako, eta egun ona badute, kontuz ibil daitezela Jon eta Oihan.
Comments