Gipuzkoako xare Txapelketek ez dute etenik, eta bihar, asteazkena, 17:30ean, jokatuko da
Eskolarteko Kozkortuak mutilak mailako bigarren finalista erabakiko duen partida Ametsa trinketean.
Gibelalde II-Larrañaga bikoak Yarza-Calonge bikoaren kontra jokatuko du. Hauek, Oier Yarza eta Ander Calonge, finalerako sailkatuta daude, eta Ekhi Gibelaldek eta Ibai Larrañagak derrigor irabazi beharra daukate finalean egon nahi badute. Galtzen badute, Unai Gibelalde eta Oier Garmendia sartuko dira finalean.
Comments