Eskolarteko Kozkortuak mutilak mailako Gipuzkoako xare Txapelketako bigarren finalista erabakiko da asteazkenean, martxoaren 23an, 17:30ean, Ametsa trinketean.
Gibelalde II-Larrañaga bikoak Yarza-Calonge bikoaren kontra jokatuko du. Hauek, Oier eta Ander, jokatu dituzten partida guztiak irabazita, finalean daude. Haritz Gibelaldek eta Ibai Larrañagak, aldiz, derrigor irabazi beharra daukate finalean egon nahi badute. Galtzen badute, Unai Gibelalde eta Oier Garmendia sartuko dira finalean.
Comments