Bete-beteko xare partidak jokatu ziren atzo Irurako Ametsa trinketean.
Atzo, ostirala, Mendizabal-Erro bikoak 40-30 irabazi zion Ondarts-Lafarge bikoari. Emaitzak erakusten duenak baino partida estu eta lehiatuagoa izan zen. Tantu ikusgarriak ikusi ahal izan genituen lau pilotarien aldetik; Matxalen eta Josebak tantu ikusgarriak egiteaz gain, ez zuten akats larriegirik egin, eta elkar oso ondo ulertzen dutela ikusi zen; alegia, bikotea osatzen dutela. Hodei eta Jon ere bikain aritu ziren, baina hauek ere tantu oso onak egin zituzten, baina aurkariek baino huts gehiago egin zituzten. Hortik etorri zen markagailuak erakustsi zuen aldea.
Bigarren partida, estuagoa izan zen, Zabalegi-Cassaing bikoak 40-36 irabazi zion Halsouet-Mujika bikoari. Partida ona izan bazen ere, ez zen lehena bezain ikusgarria izan. Bi aurrelariek, Oxanek eta Julenek, erakutsi zuten errematatzaile finak direla, eta kintzea(tantua) fite(azkar) amaitzen dutela, baina, hori dela eta huts nabarmenak ere egiten dituzte. Atzelariek, berriz, Clementek eta Markelek euren lana oso txukun burutu zuten.
Gaur, arratsaldean, 18:00etan, ligaxkako sailkapenari begira 3. jardunaldi erabakiorra jokatuko da. Lehen partidan, Mendizabal-Erro vs. Halsouet-Mujika; eta bigarrena, Ondarts-Lafarge vs. Zabalegi-Cassaing.
Horien aurretik, 16:30ean, I. San Migel Xare Ireki Mistoko partidak izango ditugu:
1. AGIRRE-IRAZUSTA VS LARRARTE-LARRAÑAGA II
2. FLORES-GARMENDIA II VS FERNANDEZ-GIBELALDE III
Comentários