top of page

Bete-beteko asteburua Ametsa trinketean!

III. Ametsa Pilota Xare Txapelketa eta EHko kluben arteko Trinketeko Txapelketaren bete-beteko asteburua izan dugu Ametsa trinketean. Ostiral iluntzean eman genion hasera jardunaldiari lehen mailako partidekin. Lehen partidan, Adurrek eta Markelek 2-0 (15-14/15-12) irabazi zieten Matxaleni eta Xubani. Bigarren partidan, Oier Maizak eta Oier Iturbek ere 2-0 (15-7/15-7) irabazi zieten Juleni eta Aimarri. Larunbat arratsaldean, bigarren mailako lehen partidan, Haritzek eta Anderrek 2-0(15-12/15-12) irabazi zieten Naroari eta Ibairi. Eta bigarren partidan, partida zoragarria jokatuta, Unaik eta Oierrek 2-0( 15-8/ 15-11) irabazi zieten Ekhiri eta Anderri. Emakumezkoen mailan, Sarak eta Paulek 2-1 (10-12/12-9/5-3) irabazi zieten Kamileri eta Iratiri. Eta mutilen 3. mailan, Adeik eta Izeik 2-0(12-4/12-2) irabazi zieten Xubani eta Beñati. Keithek eta Xabatek ere 2-0(12-10/12-10) mendean hartu zituzten Maren eta Mikel. Eta maila honetako azken partidan, Haritzek eta Enaitzek ere 2-0(12-4/12-8) mendean hartu zituzten Beñat eta Ur. Eta asteburua amaitzeko, igandean, 11:00etan, Ametsako Oier Maizak eta Aimar Herasek 32-40 galdu dute Urruñarrak taldeko Gortari-Halsouet bikoaren kontra. Oierrek eta Aimarrek ez dute partida ona jokatu. Ohi baino huts gehiago egin dituzte, eta horrez gain, tantuak egiteko aukera errazak ez dituzte baliatu. Beste behin, Oxan Halsouet izan da partidako pilotaririk onena; atzelari bezala jokatu du, eta ondo baino hobeto zaindu ditu Nikolas Gortari bere aurrelariaren gabeziak. Ondorioz, Oierrek eta Aimarrek Urruñarrak B-ko Usarralde-Telletxea bikoaren kontra jokatuko dute finalerdia, datorren asteburuan.




Comments


bottom of page