Iparraldeko 24-25 Neguko Xare Txapelketaren asteburu honetako jardunaldiko partidak finkatuak dira.
Ametsa trinketean, igande goizean, azaroaren 17an, 11:00etan, Ibai Larrañagak eta Ander Mujikak, Hazparneko Noizbait taldeko Jubera-Jauregiberri bikoaren kontra jokatuko dute.
Eta segidan, Eneko Larrañagak eta Mikel Satrustegik, Noizbait taldeko Vanwesemael-Datas bikoaren kontra arituko dira.
Etxetik kanpo arituko diren hiru taldeak Urruñan arituko dira.
Larunbatean, 19:00etan, Urruñarrak taldeko Gilhaumet-Denis bikoak, Ametsako Izei Garmendia eta Ur Aristiren kontra jokatuko dute.
Eta, igandean, 9:00etan, Urruñarrak taldeko Gortari-Dabilly bikoak, Ametsako Unai Gibelalde eta Oier Garmendia bikoaren kontra. Eta segidan,
Urruñarrak taldeko jokalari beraiek -Gortari-Dabilly- , Ametsako Xuban Lopetegi eta Aitor Aristiren kontra jokatuko dute.
Zorte on denei!
Comments