top of page

Asteburu eraginkorra!


Ez zaie batere  gaizki joan Ametsako pilotariei Iparraldeko 24-25 Neguko Xare Txapelketaren asteburu honetako  jardunaldia. 

Larunbat goizean, Ametsa trinketean, Matxalen Mendizabal eta Markel Mujika bikoak 40-28 irabazi zion Urruñako Telletxea-Gortari bikoari. Matxalenek eta Markelek haseratik aldea hartu zuten,  eta, gainera,  pixkana-pixkana, alde hori(33-21) handitzen joan ziren, eta partida  erabakita zirudien. Hala ere,  urruñarrek ez zuten etsi, eta (0-6) partziala eginda,  (33-27)  zertxobait estutzea lortu zuten; azkenean, ordea,  urak bere bidera ekarri zituzten irurarrek, eta amaiera txukuna  eman zioten partidari, (40-280) irabaziz. 

Larunbat eguerdian, Xuban Lopetegi eta Aitor Aristi bikoak, Auñamendiko Armendariz-Erro bikoaren kontra jokatu zuen Iruñean. Irurarrek  garaipen erraza lortu zuen(40-18) Auñamendikoen kontra.  Xubanek eta Aitorrek txukun aritzearekin  nahikoa izan omen zuten partida erraz irabazteko  zion Joxi Lopetegik. 

Igande goizean, Iruran, berriro, Unai Gibelalde eta Oier Garmendia bikoak  Urruñako Arrizabalaga- Hiriart bikoaren kontra jokatu zuen. Partida gogorra, estua  eta lehiatua jokatu zuten  lau pilotariek. Urruñarrak,  alde txikiekin izan bazen ere, aurretik joan ziren partida guztian. Ametsakoek ez zuten etsi, eta berdinketa (35-35) lortu zuten, eta partidan  lehen aldiz aurrea hartuta,  partida(40-38)  irabaztea lortu zuten. 

Garaipen garrantzitsua Unaik eta Oierrek lortutakoa sailkapenari begira. 

Igandeko  hitzordu garrantzitsuena,   Ibai Larrañaga eta Ander Mujika  bikoarena izan zen Duzunaritzen( Nafarroa Beherea); Donibane Garaziko  Goizeko Izarrako bi bikoteen kontra jokatu zuten Ametsakoek. 

Lehen partida 19-40 irabazi zuten  Ahado I-Moutroustegi  bikoaren kontra. Lehen partida erdia berdindua eta lehiatua izan omen zen, baina bigarren zatian Ander eta Ibai gehiago izan omen ziren, eta  partida erraz irabazi omen zuten, Mikel eta Andoniren arabera.  Bigarren partida,  Ahado II-Sorohuet  bikotearen kontrakoa,  berriz,  40-32 galdu zuten Anderrek eta Ibaik. Partida honetan Ander eta Ibai atzetik ibili omen ziren haseratik, eta alde handi samarra hartu omen zuten. Irurarrek  hortzak estutu eta etsi gabe, tantu bakar batera (32-31) hurbiltzea lortu zuten; hala ere,  azkenean, egindako ahaleginaren eta aurreko partidaren nekearen eraginez, amaieran  behera egin omen zuten, eta 40-32 galdu zuten partida.     

Asteburuko azken hitzordua,   Eneko Larrañaga eta Mikel Satrustegirena izan zen Urruñan. 

Salaberri- Etxeberria Urruñarrak taldeko bikotearen kontra jokatu zuten, eta 40-18 galdu zuten.   Izarneren arabera, irurarrak ez ziren egokitu trinkete berrira eta horren eraginez, urruñarrak haseratik dezente aurreratu ziren. Erditik aurrera hobetoxeago aritu ziren gureak jokoan, baina ezin izan zioten partidari buelta eman. Esperientzia polita izan zela mutikoentzat,  zioen Izarnek. 


コメント


bottom of page