Larunbat arratsaldean, Urruñan, Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak ezin izan zioten garaipenarekin hasera eman Gaztetxo mailako Iparraldeko Txapelketari. Guilmaet- Dabilly bikoak 40-30 irabazi zion Gibelalde-Larrañaga bikoari. Hau hasi besterik ez da egin, eta ziur gaude, emaitza hobeak etorriko direla.
Gaztetxo mailako Ametsako beste bikoak, Oier Garmendiak eta Ander Calongek, berriz, lehen garaipen erraza (40-14) lortu zuten Angelun, Salaberria- Boutoille-Lataste bikoaren kontra.
Ona da irabazten hastea!
Eta asteburu honetan, Iruran, jokatutako hirugarren partidan, Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek 40-35 irabazi zieten Urruñako Telletxeari eta Usarralderi.
Partida hasera parekatua izan zen, baina partida erditik aurrera, Xubanek eta Aimarrek, euren jokoa hobetu zuten, eta aurrea hartzea lortu zuten, eta amaiera arte ondo eutsi zioten aldeari, partida zaila ondo irabaziz.
2. mailako partida bat ere jokatu behar zuten Matxalen Mendizabal eta Oier Iturbe bikoak, Iruran, baina atzeratu egin dute, eta asteazkenean, 19:30ean, jokatuko dute Ametsa trinketean Urruñako Bertiere-Videgain bikoaren kontra.
Comments