Larunbatean, apirilak 30, GRABNIko finalak jokatuko dira Gasteizko Maitena trinketean.
Trinketeko modalitate guztietan, paleta gomaz (gizonezkoak eta emakumezkoak), paleta larruz, eskuz eta xarez, eta hiru maitatan, jubenilak, 22 urtez azpikoak eta Nagusiak mailetan jokatuko dira.
Xareari dagokionez, hiru finalak jokatuko ditu Gipuzkoak, eta ordezkari guztiak Ametsa Pilota Elkartekoak izango dira, Joxi Lopetegi (Behar Zana) izan ezik.
Lehen finala, jubeniletakoa, 17:00etan, Julen Zabalegik eta Oier Iturbek jokatuko dute Nafarroako ordezkarien kontra. Ez dakigu nortzuk izango duren nafarroako ordezkariak, baina Julen eta Oier dira faborito txapela lortzeko, ligaxkan jokatutako partida erraz irabazi zutelako gure ordezkariek.
Bigarren finala, 22 urtez azpikoena, Matxalen Mendizabalek eta Gorka Huitzik jokatuko dute Iparraldeko ordezkarien kontra. Partida zaila gure ordezkarientzat, iparraldeko ordezkariek nagusitasun handia erakutsi dutelako ligaxkan. Hala ere, Matxalen eta Gorka ezustekoa ematen saiatuko dira. Ea lortzen duten.
Hirugarren finala, Nagusiak mailakoa, Julen Apeztegiak eta Joxi Lopetegik jokatuko dute; hauek ere Iparraldeko ordezkarien aurka arituko dira. Julen eta Joxi dira faborito, baina hasera-haseratik jokoan sartuta eta erlaxatu gabe jokatu beharko dute, iparraldeko ordezkariak irabaztera etorriko direlako.
Zorte on irurarrei!
-
Comments