Xuban Lopetegi-Aimar Heras(Gazteak) eta Unai Gibelalde-Ibai Larrañaga eta Oier Garmendia-Ander Calonge(Gaztetxoak)
Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketaren finalerdietarako sailkatu dira.
Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek, erraz hartu zituzten mendean(40-11) Ekisoain-Arostegi nafarroako Auñamendi taldekoak. Faboritoak ziren irurarrak, eta ez zuten hutsik egin. Ez zen partidarik izan, hasera-haseratik nagusi izan baitziren Xuban eta Aimar. Ondorioz, datorren igande arratsaldean, abenduaren 17an, Urruñan jokatuko diren finalerdietarako sailkatu dira.
Unai Gibelalde- Ibai Larrañaga ere finalerdietarako sailkatu da, Hazparneko Noizbait taldeko Wanvesemael-Datas bikoari (40-33) uste baino lan gehiago eginda. Hasera ona eman zioten Unaik eta Ibaik, baina partidaren erdi-aldera konfidatu egin ziren Oier eta Ibai, eta hazpandarrak tantuz-tantu gora etorri ziren,eta markagailuan aurretiik ( 22-23) jartzea lortu zuten. Berdinketa lortu irurarrek, atsedena eskatu, pilota aldatu, eta berriro jokoaren ekimena hartzea lortu zuten, batez ere Unairen joku ona baliatuz, eta Ibai haserako jokoa egiteari ekinda. Hortik aurrera aldetxoa lortu zuten, eta, azkenean, garaipen sufritua (40-33) lortu zuten. Hauek ere datorren igande arratsaldean, Urruñan, Gaztetxoen mailan finalerdia jokatzeko txartela lortu dute. Segidan, Oier Garmendiak eta Ander Calongek ere ez zuten hutsik egin espero zen bezala. Zalantza txiki batzuk zeuden Oierrrekin; Gaixorik egon da eta nola erantzungo zuen zalantza zen. Hasera ona eman zioten eta zalantzak berehala uxatu ziren. Hala ere,Urruñarrak taldeko Arrizabalaga-Hiriart bikoak, markagailuak (40-22) erakusten duen aldea baino lan gehiago eginarazi zieten Oierri eta Anderri, eta estu samar hartu zituzten partidaren hainbat unetan. Hala ere, Oierrek, eta, batez ere, Anderrek, estuasunetan, tantuari heltzen badakitela erakutsi zuten, eta horren ondorio izan zen markagailuak amaieran erakutsi zuen aldea.
Oier eta Ander ere igandeko finalerdietan izango dira.
Horien karietara, okerrena, Oierrek eta Anderrek Unai eta Ibairen kontra jokatu beharko dutela finalerdi bat. Eta, onena, gutxienez, Ametsako bikote bat Iparraldeko 23-24 Neguko Xareko Txapelketaren finalean izango dela Gaztetxo mailan. Ea Xubanek eta Aimarrek ere Gaxteak mailan finala jokatzeko txartela lortzen duten!
¡Bejondeiela!
Comments