top of page

Adur eta Ibai lehen finalistak!!!


Adur Murua eta Ibai Larrañaga dira Gaztetxoak mailako xareko Iparraldeko Ligaren lehen finalistak.

Ametsa trinketean jokatutako partida ikusgarri batean, 40-39 irabazi zieten Haritz Murua eta Ander Calongeri.

Lau pilotariek oso joku ona erakutsi zuten, eta zuzen aritu ziren, huts gehiegirik egin gabe. Markagailuari dagokionez ere, gorabehera handirik gabeko partida izan zen; ia partida osoan Haritz eta Ander aurretik ibili ziren, nahiz eta uneren batean, Adur eta Unai aurretik jarri. Horrela, azken txanpara, 35-38 aurretik iritsi ziren Haritz eta Ander, eta bazirudien hauena izango zela garaipena, baina amaieran Adurrek eta Ibaik gehixeago asmatu zuten, eta finalerako txartela eskuratu zuten.

Amaiera gazi-gozoa izan zen, bai pilotarientzat bai jendearentzat, irabazleak pozez gainezka, eta galtzaileak lur jota amaitu zutelako. Egia da emaitza hau ematen denean, areagotu egiten dela egoera hori. Baina, tira! Animo mezua oraingoan galtzaile izan diren Haritz eta Anderrentzat, horrela jokatzen jarraitzen badute, emaitza hobeak etorriko direlako. Eta, jakina, zorionak, Adur eta Ibairi!


Kommentare


bottom of page