Gaztetxoen mailako bigarren taldeko bigarren partida jokatu zuten ostegun arratsaldean Ametsa trinketean Adei-Mikel eta Paule-Eneko bikoek. Adeik eta Mikelek 35-33 irabazi zien Paule eta Enekori. Partida lehiatua izan zen ostegunekoa, markagailuak erakusten duen moduan. Bi bikoak hasera-haseratik sartu ziren partidan, eta sendo jokatu zuten. Markagailua berdinduta joan zen ia partida guztian zehar; azkena, 33na. Azken bi tantuak, ordea, Adeik eta Mikelek egin zituzten, markagailua 35-33 utziz. Benetan harro egoteko partida jokatu zuten lau pilotariek!
top of page
bottom of page
Comments