top of page

3 bikote sailkatuak finalerdietarako !

Jon Larronde eta Oihan Borteyru IV. San Migel Xare Irekiko B multzoko lehen postua eskuratuta, finalerdietan dira.

A multzoko Mati Borteyru- Denis Petrisans eta Joxi Lopetegi-Sebas Moncada ere finalerdietan dira, baina multzoko lehen eta bigarren postuak, datorren larunbatean elkarren kontra jokatuko duten partidan erabakiko dira.

Larunbateko partidan, Larronde-Borteyru bikoak 40-22 irabazi zion Etxeberri-Castera bikoari.

Partida goitik behera menpean izan zuten hasera-haseratik Jonek eta Oihanek, eta ez zuten hutsik egin atzoko partidan. Sebas Etxeberri ondo aritu zen tantua amaitzeko aukera izan zuenean, baina Andoni Castera, atzelari gazteak, batetik, Ametsa trinketean jokatzen zuen bigarren aldia baino ez zuelako, eta, bestetik, Jonek eta Oihanek, pilotari ematen dioten abiadura eta, gainera, heurei tantua egitea zaila delako ez zion gehiegi lagundu Sebas Etxeberriri. Ondorioz, Larronde-Borteyru I bikoa finalerdietan da, eta Etxeberri-Castera eta Saint Esteben-Driolet partidako irabazlea izango da B multzoko bigarren finalerdia jokatuko duena.

A multzoan, Joxi Lopetegik eta Sebas Moncadak finalerdietarako sailkapena lortu dute partidarik jokatu gabe. Harispe-Karrikabururen kontrako partida zuten, baina Harispek, ezin zuela jokatu eta, Karrikaburuk arazoak izan ditu bikotekidea aurkitzeko, eta ekarri duen bikote lagunak, Etxeberrik, ezin zuen berarekin jokatu. Ondorioz, Lopetegi-Moncada bikoa finalerdietarako sailkatu da, nahiz eta jokatutako lagunarteko partida

40-32 galdu. Multzoko lehen eta bigarren postuak, datorren larunbatean, Borteyru II-Petrisans bikoaren kontrako partidan erabakiko dira.






Comentarios


bottom of page