Iparraldeko 23-24 Neguko Xare Txapelketa aurrera doa, eta asteburu honetako jardunaldian, 2. mailakoek ligaxkako azken jardunaldia izango dute jokoan.
Ostiralean(19:00etan),
Gazteak mailan, Xuban Lopetegik eta Aimar Herasek, Auñamendi taldeko Ekisoain-Arostegi bikoaren kontra jokatuko dute. Xubanek eta Aimarrek ez dute oraindik partidarik galdu; ea beste garaipen baten berri ematen dugun hurrengo kronikan.
2. mailan, Julen Zabalegik eta Markel Mujikak (20:30ean), Auñamendi taldeko Hualde-Erro bikotearen kontra jokatuko dute. Julenek eta Markelek atzeratutako partida bat daukate oraindik jokatzeko; biak irabaztea komeniko litzaieke, kanporaketan aurkari samurragoa izan nahi badute.
Iruran, asteburu honetan jokatuko den azken partida, Gaztetxoen mailan, larunbatean(17:00etan), Unai Gibelaldek eta Ibai Larrañagak, Noizbait taldeko Twardak-Hirigoien bikoaren kontra jokatuko dutena izango da. Hauei ere partida irabaztea komeni zaie, aurrera begira kanporaketetan aukera hobeak izan nahi badituzte.
Ametsako beste bi bikoteek, etxetik kanpo jokatuko dute; Oier Garmendiak eta Ander Calongek, Goizeko Izarra taldeko Xanti-Txomin bikoaren kontra jokatuko dute, larunbatean (16:00etan) Duzunaritzen.
Eta jardunaldia amaitzeko, 2. Mailan,
igandean(11:00etan), Angelun jokatuko dute Matxalen Mendizabalek eta Oier Iturbek Hardoytarrak taldeko Lafarge-Barneix bikoaren kontra. Hauei ere komeni zaie irabaztea, segidan jokatuko dituzten kanporaketei begira. Zorte on denei!
Comments